colegio de ingenieros
Gipuzkoako Ingeniariak | Ingenieros de Gipuzkoa

Azala
Ingeniarien Elkargoa
LANBIDE Enplegua
Heziketa irekia IKASI
Ingeniarientzat zerbitzuak
Elkargoko ingeniariak
Oniritziak, Ziurtagiriak, Erregistroak
Arau Teknikoak
Dokumentazio teknikoa
Ingeniarientzat aseguruak
Finantza Zerbitzuak
Elkargoko zerbitzu gehiago
Kultura eta Aisia
Albiste Orriak- Informazioa
IC-LI GKE
Iragarki-taula
Lotura interesgarriak
Argazkiak
 
 

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement

Advertisement




Hasiera /Ingeniarien Elkargoa /Gure Elkargoa / Elkargoko helburu eta funtzioak

Elkargoko helburu eta funtzioak

Aurkezpena 

 

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak helburu nagusi bezala Industri Ingeniari lanbidearen antolaketa du Gipuzkoako lurraldean hiritarren eskubideen berme dela.

 

Gure Elkargoak, Gizartearen alde egin dezakeen eta egin behar duen lan garrantzitsua kontutan hartuta, Industri Ingeniari eta gizarte guztiari zuzenduta dauden zerbitzu ezberdinak prestatzen ditu.

 

Ongi etorriak

 

Zer da Elkargoa

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala bere helburuak betetzeko nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun publiko eta pribatu osoa duen Zuzenbide Publikoko korporazio bat da, 1998an osatu eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako lehengo Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren banaketaren ondorioz sortu zena.

Bere finantzaketa, elkargokidetza-kuota, bisatu eskubide eta Industri Ingeniarien taldearentzat sustatzen dituen zerbitzu korporatiboetatik eratorritako sarreretan oinarritzen da.

 

Bere funtsezko helburuak honako hauek dira: 

 Ingeniaritzaren aurrerapena sustatzea, hau gizartearen zerbitzura jarriz.

Lanbidearen jarduera antolatzea.

Lanbidea Ordezkatzea.

Gipuzkoako lurralde eremuan, Elkargokideen lan interesak defendatzea.

Azken finean, hiritarren eskubideen berme bezala, beraien elkargokideen lan jarduera guztietan hobekuntzak egotera zuzenduta dauden ekintzak bultzatu, sostengua eman eta koordinatzea.

Gipuzkoako lurralde eremuan lan egin nahi duten ingeniari guztientzat derrigorrezkoa da elkargoan izena ematea.

Elkargoa, Elkargo Profesionalak erregulatzen dituen apirilaren 14ko 7/1997 Legeak (BOE 15.04.97), Tituludun Lanbideei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak (BOPV 11.12.97) eta bere Estatutuek zuzentzen dute. Informazio gehiago nahi dutenek Legislación colegial básica delakora jo dezakete.

Batzar orokorrak 

 

Elkargoaren eginkizunak :

Elkargoaren eginkizunen artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

Administrazioari , partikularrei eta elkargokideei aholku ematea txostenak eginaz edo kontsultak argituz.

Lanbidearen jarduera antolatzea eta zaintzea Industri Ingeniaritzaren Arau Deontologikoen betetzeaz arduratuz.

Elkargokideen laneratzea hobetzera bideratuta dauden ekintzak sustatzea.

Elkargokideen prestakuntza, birziklapen eta hobekuntzan laguntzea .

Industria Ingeniarien artean aurrikuspena antolatzea, batez ere Erantzunkizun Zibila Profesionalaren estaldura.

Elkargokideen eskubide eta betebeharren ardura edukitzea.

Sarkoikeria eta elkarlehia desleiala ekiditera bideratutako neurriak hartzea.

Lanbidearen interes orokorrak ordezkatzea.

Ikerkuntza eta teknologiaren garapena sustatzea.

  • Elkargokideen arteko erlazioak sustatzea.

  • Elkargokideen arteko erlazioak sustatzea.

  • Elkargoaren ahalmen garrantzitsuenen artean, elkargokideen lan profesionalen Bisatua dago, lanbidea antolatzeko duen funtsezko helburua betetzeko Elkargoaren oinarrizko tresna delarik

     

     


    Digg Del.icio.us Facebook! LinkedIn Twitter Meneame Aupatu Negociame
     
    < Aurrekoa | Hurrengoa >

    Elk.Znb: Pass:
    Gogoratu


    Artikulu bisitatuenak



    Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación y poder ofrecerte nuestros servicios.
    Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
    Si quieres revocar tu consentimiento u obtener más información consulta nuestra Política de Cookies.

    ACEPTO